“智慧养老”推动实现医养结合 服务体系日渐完善
Marietta Alboni | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Città di Castello, 1826ko martxoaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Ville-d'Avray, 1894ko ekainaren 23a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Marietta Alboni (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Conservatorio Giovanni Battista Martini (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Gioacchino Rossini |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | kontraltoa sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Maria Anna Marzia "Marietta" Alboni (Città di Castello, Umbria, Italia, 1826ko martxoaren 6a – Ville d'Avray, Frantzia, 1894ko ekainaren 23a) italiar kontraltoa izan zen.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cesenan ikasi zuen Antonio Bagiolirekin, eta Bolonian Gioachino Rossinirekin; azken horrek doako eskolak eman zizkion hiru urtez.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1842an egin zuen debuta Teatro Comunalen, Clymeneren paperean, Paciniren Saffo lanean, eta gero Gaetano Donizettiren Lucrezia Borgiaren Maffio Orsini interrepretatu zuen. Lortu zuen arrakastak kontratua eman zion Milango Scalan. Londresko Covent Gardenen kantatu zuen, Giulia Grisi eta Jenny Lindekin lehian. Hainbat paper abestu zituen Gioachino Rossini, Gaetano Donizetti eta Vincenzo Belliniren operetan, eta Don Carloren baritono papera antzezteko jakin-mina sortu zen Giuseppe Verdiren Ernani lanean.

1850ean Leonora pertsonaia abestu zuen La favorita lanean, Madrilgo Errege Antzokiaren inaugurazioan, eta berak aukeratu zuen titulua egun horretarako, bere kontratuak halaxe uzten zion eta. Madrilen kantatu zuen denboraldi hartan eta hurrengoan. Ameriketan 1852 eta 1853 urteen artean abestu zuen, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kuban arrakasta handia lortuta, non lehen aldiz Sebastian Iradierren La paloma habanera abestu zuela esaten den.[5]
1863an utzi zuen bere ibilbidea, baina 1868an berragertu zen, Rossiniren hiletan Adelina Pattirekin duo bat abesteko, eta gero, Europan zehar bira egiteko, Petite Messe Solennelle lanaren orkestra-bertsioarekin. 1872an behin betiko erretiratu zen eszenatokitik, Domenico Cimarosaren Il matrimonio segreto lau emanaldirekin, Parisko Théatre Italien izenekoan.
Bere ahots dramatiko, malgu, aberats eta zabalak miretsia izan zen edertasun, perfekzio eta teknika zainduarengatik. Bel canto italiar klasikoaren ordezkari nagusietako bat izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ?Marietta Alboni - EcuRed? www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Ingelesez) ?Marietta Alboni | Opera Singer, Bel Canto, Contralto, 19th Century, & Diva | Britannica? www.britannica.com (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ ?Marietta Alboni | enciclopedia.cat? www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Ingelesez) ?Marietta Alboni? Opera-Arias.com (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ "La Paloma". Coroalboni. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ciliberti, Galliano (1992). ?Alboni, Marietta?. En Stanley Sadie, ed. The new Grove dictionary of Opera (en inglés). vol. 1. Londres: MacMillan. p. 59. ISBN 0-333-73432-7.
- Pougin, A., Marietta Alboni (Paris, 1912)
- Turina Gómez, Joaquín (1997). Historia del Teatro Real. Alianza Editorial. ISBN 84-206-4253-3.
- Biografía en la Web del Coroalboni. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coroalboni.it [1]
- Associazione Corale Marietta Alboni di Città di Castello