市妇联:以赛促学 为美丽西安建设贡献巾帼力量
Brémonde de Tarascon | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | élisabeth Alexandrine Brémond |
Jaiotza | Tarascon, 1858ko urriaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | okzitaniera |
Heriotza | Arles, 1898ko ekainaren 22a (39 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joseph Gautier (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Félibrige (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Bremoundo de Tarascoun, Aleissandrino Bremound, Bremoundo de Darboussiho eta La Felibresso de Darboussiho |
élisabeth Alexandrine Brémond (okzitanieraz: Aleissandrino Bremound; Tarascon, 1858ko urriaren 29a – Fontvieille, 1898ko ekainaren 22a)[1], Brémonde de Tarascon (okzitanieraz: Bremoundo de Tarascoun), Bremoundo de Darboussiho edo La Felibresso de Darboussiho izengoitiz ere ezaguna[2], okzitaniar poeta eta Félibrige elkarteko kidea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alexandrine Brémond Tarasconen jaio zen 1858ko urriaren 29an. Bere gurasoak Alexandre Brémond eta Henriette Reynier ziren. Etxalde bat eduki zuten Trébonsen, eta Alexandrine jaio eta gutxira Darbousille etxaldea eskuratu zuen Fontvieillen. Alexandrinek poesia idatzi zuen, Brémonde de Tarascon edo Bremoundo de Tarascouno izengoitia erabiliz, eta bere garaiko proventzerazko poetarik ezagunenetako bat bihurtu zen[1].
1885ean sari bat irabazi zuen Félibrige eklarteko Lore Joko Handietan[3]. Lore Joko Handiak 1878tik zazpi urtez behin antolatu zituen Félibrigek, okzitanierazko idazle onenak saritzeko. Sari nagusiaren irabazleak Félibrigeko Erregina aukeratzeko ohorea zuen, datozen zazpi urteetan ospatuko den ohorezko titulua. Brémonde de Tarasconek Thérèse Roumanille aukeratu zuen, Jules Boissièreren emaztea[4].
1886ko azaroaren 25ean, Alexandrine Brémond Joseph Gautier abokatu eta poetarekin ezkondu zen. 1894an, Alexandrinek alaba bat izan zuen, Marthe Gautier, geroago poliziako mediku inspektore bihurtu zena[5]. Alexandrine bronkitis akutuaren ondorioz hil zen Darboussillen, 1898ko ekainaren 22an, 39 urte zituela[1].
Tarascon herriko plaza batek Alexandrine Brémonden izena darama[6]. 1965eko maiatzaren 2an, Camille Soccorsi eskultoreak sortutako busto bat inauguratu zen bertan[7].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Li Blavet de Mount-Majour (1883)
- Mme Joseph Gautier. Velo blanco, pou?sio (1887)
- Brut de Canèu, pou?sio (1891)
- Lou debanaire flouri (hil ostekoa, 1908)
- Color femna (hil ostekoa, 2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Frantsesez) Desbois, Jean Marie. ?Brémonde de Tarascon (1858-1898), poétesse proven?ale? GénéProvence 2025-08-14 (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Frantsesez) Fourié, Jean. (2009). Dictionnaire des auteurs de langue d'oc de 1800 à nos jours. Felibrige Edicioun, 67 or. ISBN 978-2-9533591-0-7..
- ↑ (Okzitanieraz) Armana prouven?au pèr lou bèl an de Diéu ... / adouba e publica de la man di felibre. Avignon: Enco de Roumanille, Libraire-Editour (argitaratze data: 2025-08-14), 11 or. (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Frantsesez) ?Grands jeux floraux et reines du Félibrige? Le Félibrige (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Frantsesez) Julian, Ch.-P.; Fontan, P. (1924). ?Alexandrine Gautier (Brémonde de Tarascon) (1858-1898)? Anthologie du Félibrige Proven?al (1850 à nos jours). 2 Paris: Librairie Delagrave, 99-102 or. (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Ingelesez) ?Place Alexandrine Bremond? Provence-Alpes-C?te d'Azur Tourisme (kontsulta data: 2025-08-14).
- ↑ (Ingelesez) ?Bonnet Family Cousins? Bonnet Family Site of Noteworthy People (kontsulta data: 2025-08-14).