2017年1月份各镇办事处信息发布排名(前3名)

Aramearrak[1] (arameraz: ??????, ?aramáyé), siriakoak ere deituak, gaur egun, Ekialde Hurbileko gutxiengo etniko bat dira. Kristau Elizaren azpitalde bat osatzen dute.
eta antzinako aramearren ondorengotzat dauzkate euren burua. Gaur egun Turkia hego-mendebaldean, Siria ipar-ekialdean eta Irak iparraldean bizi dira. Siriar kristauen genozidiotik (Asiriar genozidioa, 1915-1917), aramear asko Mendebaldeko diasporan bizi dira.
Antzina, aramearrak Ilgora emankor osoan zabalduta zeuden, alegia, Mediterraneoko kostan (egungo Libia, Palestina, Israel), egungo Siria, Irak, Turkia hegoaldea eta Iran mendebaldea. Biblian sei aldiz aipatua da. Bi ibaiak zehazki zein ote ziren, adituak ez daude ados. Horietako bat, zalantzarik gabe, Eufrates den arren, Judu Entziklopediaren biltzaileek, 1901-1908 bitartean, ez zuten izena aurkitu inskripzio asiriar edo babiloniarretan, baina Nahrima-rekin identifikatu zuten, Amarnako gutunen hiru taulatxotan.???????
Aramear hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aramearrek Ekialde Hurbilari hizkuntza batasuna eman zioten; izan ere, aramear hizkuntza, aramera, zen munduko alde hartan gehien hitz egiten zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..